XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Elizaren kondaira eta bizitzan, Jesukristoren Amak ezartzen duan ama-maitasunaren berebiziko ezaugarri bizi, garai ta nabaria, bakantasunezko adierazpen berdingabe ontantxe noski: geure, geuron, eta gure gorabera guztietan, gugandik gertu, urbil, izatean.

Ortantxe, batez ere, bere amatasuna agertzen bait du.

Ala ote da, ordea?.

Kristau-sen utsez, au erriak somatzen duala adierazten ausartuko nintzake.

Iñork artaz, bear bada, itzegin gabe ere, baita.

Berez edo.

Izan ere, ama bat bere aurrengandik urruti? Gure Ama degu.

Ta ala egitan izateko, naitanaiez, gu ezagutu, eta gugandik urre egon bear.

Nolatan, bestela, bere bete-bearrak egin? Gure berri izan ezik, alegia?.

Bere grazi-betetasun sakonaren ariora, bere Jainko-izatearen barrentasunezko ezaguera ere bear.

Gure egiazko Ama izateari dagozkionetan batikpat.